Gibelilun orrimin
Gibelilun orrimina | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Russula | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Russula acrifolia Romagn., 1997 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Gibelilun orrimina (Russula acrifolia) Russulaceae familiako onddo espeziea da.[1][2] Ez da jangarria.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 4 eta 12 cm bitarteko diametrokoa. Mamitsua, gogorra, hasieran lau-ganbila eta gero inbutu formakoa, glabroa, edo arrea, bistre okre samarra, gorrixka. Ertza beherantz biribilduta eta gero laua, irregularra, bihurria.
Orriak: Estu, itsatsita, ia dekurrenteak, oso garratzak, boli-krema zuri kolorekoak, zahartuaz belzteko joera dute.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 4 - 11 x 2 - 4 cm-koa. Betea, lodia, gogorra, zilindrikoa, labur samarra, ikusten diren zulotxoekin. Zuria eta gero gris- beltzaxka.
Haragia: Zuria, zertxobait arrosa, bukaeran gris iluna, sendoa usaingabea. Zapore akrea, nabarmen orrietan.[3]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Acrifolia epitetoa ere latinetik dator, akre esan nahi duen "acer-acris" hitzetik eta orri esan nahi duen "folia" hitzetik. Orrien zapore minagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Susmagarria.[4]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Russula densifolia delakoa, antzeko espeziea da. Honen kapela ez da hain likatsua eta, batez ere orriak ez dira minak, ia gozoak dira. Russula adusta eta Russula nigricans espezieak ere antzekoak dira.[5]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Koniferoen eta hostozabalen basoetan.[6]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Ipar Amerika eta Errusia.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Russula acrifolia, GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 391 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 499 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya,, 115 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 54 or. ISBN 84-282-0865-4..